Durangaldeko hainbat herritan txitxiburduntzia egiteko deialdiak egin dituzte. ABADIÑO Gazteluko San Martin ermitan, 11:00etan hasita. Txorizoa edo urdaia eskainiko dute ogiagaz batera, bost euroan. Otzara bat zotz egingo dute. Zelaieta herri eskolan, Txorizoa eta ogia banatuko dute, 12:00etatik 14:00etara, Guraso Elkarteak antolatuta. ATXONDO Topen, 13:00ean, Atxondoko Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta. 10:30ean ipini dute ordua, Apatako plazan. Sua Guraso Elkarteak egingo du. Ogia ere eurek ipiniko dute. DURANGO Herria tabernaren aurrean, 18:00etan. Basokoipetsu Eguna, Tabira ermitan. Tabira Jai Batzordeak antolatuta mendi buelta egiteko hitzordua jarri dute, 09:30ean. Ondoren, txitxiburduntzia egingo dute. Sua Jai Batzordeak egingo du. Makilak eta edariak ere eurek ipiniko dituzte. Madalenako plazan, 12:00etan, auzoko jai batzordeak antolatuta. Txorizoa, ogia eta ardoa euro batean. Aurretik, 09:00etan Durangoko inguruetatik ibilaldia egingo dute. San Fausto kiroldegian, 12:00etan. Pintxoa 1,50 euroan. Txorizo begano eskainiko da. San Fausto Gizarte Zentroak antolatuta. IURRETA Iurretako plazan, 17:00etan, Aitte San Migel Jai Batzordeak antolatuta. IZURTZA Herriko plazan, eguerdian. Edaria eta sua udalaren kontu.
Antzerkia La Baldufa Teatre konpainiaren eskutik.
Otsailaren 25era bitartean egongo da ikusgai. Otsailaren 17an eta 24an bisita gidatuak egingo dituzte, bigarrena, gazteleraz. Pablo Astrain da erakusketaren komisarioa.