Pintzelak elkartearen erakusketa ikusgai egongo da Zelaieta zentroan

Anboto 2023ko ots. 1a, 09:34

Otsailaren 25era bitartean egongo da ikusgai. Otsailaren 17an eta 24an bisita gidatuak egingo dituzte, bigarrena, gazteleraz. Pablo Astrain da erakusketaren komisarioa. 

Pintzelak elkarteak Iruditik eskura, ideiatik kolorera, jatorritik amaierara apaltasunetik, argia izeneko erakusketa ezarri du Zelaieta zentroan. Astrain, Pintzelak elkartearen ikastaroaren irakaslea ere bada; ikastaroaren helburua arte plastikoen bidez pertsonen sormen prozesua garatzea da. "Pinturarekiko zaletasuna duten pertsonek sorkuntzarako, ikaskuntzarako eta garapen artistikorako gune bat aurkitzen dute Pintzelak elkartean", azaldu dute ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!