Durangoko Turismo Bulegoak hainbat bisita gidatu antolatu ditu udarako. Kanpotik datozenak zein herritarrak deitu dituzte horietan parte hartzera.
Eñaut Aiartzaguena Bravo ilustratzaile iurretarrak mendi irteeretara akuarelak eramateari ekin zion duela urtebete inguru. Orain, lan horien erakusketa antolatu du Urkiolako Parke Naturaleko parketxean.
Udan Durangaldeko auzo eta herrietako jaietan gozatzeko aukera izaten da. Hona hemen eskualdeko jaien egitarauak.
Uda iristearekin batera, Elorrioko Turismo Bulegoak bisita gidatuak eta ordutegia berritu ditu. Uztailari eta abuztuari begira, Elorriok jende guztiari zuzendutako bisita gidatu elebidunen aldeko apustua egin du. Bisiten helburua herriko txokorik enblematikoenak eta bereizgarrienak ezagutzea da, eta uztaileko eta abuztuko asteburu guztietan gozatu ahal izango dira.