Bisita gidatuak prest Durango 'zuri-beltzean' ikusteko eta heriotzaren kultura aztertzeko

Anboto 2022ko uzt. 7a, 12:00

Durangoko Turismo Bulegoak hainbat bisita gidatu antolatu ditu udarako. Kanpotik datozenak zein herritarrak deitu dituzte horietan parte hartzera. 

Bisita gidatuak honako hauek dira:

Durango zuri-beltzean. Nola ikusten duzu estereoskopioekin?
Antzinako irudiak baliatuta, argazkiak hartu ziren puntu beretik behatuko diote herriari gertatutako aldaketak ikusteko. Santa Ana plaza, Udaletxea, Ezkurdi plaza, Andra Mari Basilika eta Kurutziaga kalea bisitatuko dituzte. Erreserbak Durangoko Turismo Bulegoan (94 603 39 38) egin behar dira. Bisitek toki horretatik irtengo dute.

  • Uztailaren 23an
    16:30-18.30 gazteleraz
    18:30 - 20:00 euskaraz
  • Abuztuaren 28an
    10:00-11:30 euskaraz
    12:00 - 13:30 gazteleraz

Durangoko Andra Mariak hitz egingo balu...
Andra Mariako basilika aztertuko dute, haren izena eta bertako obra oinarri hartuta. Basilika, kaperak, ganbaratxoa, museoa eta koroa aztertuko dituzte. Erreserbak Durangoko Turismo Bulegoan (94 603 39 38) egin behar dira. Bisitak Andra Marian bertan hasiko dira.

  • Uztailaren 9a
    16:30-18.00 euskaraz
    18:30 - 20:00 gazteleraz
  • Irailaren 3a
    16:30 - 18:00 euskaraz
    18:30 - 20:00 gazteleraz

Heriotzaren kultura
Bisita honetan Euskal Herriko heriotzari lotutako errituak eta ohiturak ezagutaraziko dira. Hilerrien kokapena, hildakoak lurperatzeko eta agurtzeko moduak aztertuko dituzte. Horretarako Tabirako San Pedro eliza eta hango inguruak, eta Durangoko kanposantua bisitatuko dituzte. Erreserbak Durangoko Turismo Bulegoan (94 603 39 38) egin behar dira. Bisitek toki horretatik irtengo dute.

  • Uztailaren 17a
    10:00 - 11:30 euskaraz
    12:00 - 13:30 gazteleraz
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!