Traña-Matienako auzotarrak jaietan murgilduta daude gaurtik. Kuadrillek Donien Atxa altxatu dute iluntze honetan, eta aste luze biko jai egitaraua inauguratu. Hasiera ekitaldian, jai batzordeak Ivan Rodríguez larrialdi zerbitzuetako langilea izendatu du urteko pertsonaia. Gazteak ondoan izan ditu izurri garaian, oraindik maskararik ez zegoenean, beren eskuz babesgarriak josi zituzten 19 emakume. Tartean, Rodríguezen ama, Esther Holguín.