Traña-Matienako jaiak

[EGITARAUA]: Maruxak eta Gazte Eguna, besteak beste, Traña-Matienako jaietan

Anboto 2026ko apirilaren 17a

Jai batzordeko kideak.

Apirilaren 27an Donien Atxa jarrita hasiko dituzte San Prudentzio jaiak Traña-Matienan. Beste urte batez, egitarau zabala antolatu dute. Auzoan azken ukituak ematen ari dira, hamar egun eskazean jaiak eztanda egin dezan. 

 

Maiatzak 8

  • 17:00 Txikikaraokea Traña plazan.
  • 18:00 San Prudentzio esku pilota txapelketaren finala, Axtxiki Pilota Klubak antolatuta.
  • 20:00. Bertso saioa Errota Kultur Etxean. Bertsolariak: Igor Elortza, Onintza Enbeita, Eneko Abasolo “Abarkas” eta Irune Basagoiti. Gai jartzailea: Igor Galarza. Gonbiteak eskuragarri Errota Kultur Etxean apirilaren 20tik aurrera (gehienez 4 sarrera pertsonako).
  • 23:00 Erromeria Traña Plazan: Zirkinik Bez!

Maiatzak 9 (Gazte Eguna)

  • 12.30 Iluntze dantza taldearen kalejira eta ekitaldia Traña plazan.
  • 14:30 Gazte Eguneko bazkaria Traña plazan. Ondoren, koadrilen arteko jolasak. Euria bada, eskolako aterpean. Traña-Matienako Gazte Asanbladak antolatuta.
  • 18:30 Kalejira Sakatu taldearekin,Traña-Matienako Gazte Asanbladak antolatuta.
  • 22:00 Kontzertua Traña plazan: Maruxak, Dj Kuku, Dj Inshore

Maiatzak 10

  • 10:00 Txistularien kalejira Txanbolin taldearekin.
  • 12:00. Herri kirolak Traña plazan. Euria bada, eskolako aterpean.
  • 12:45. Jaizale txistulari elkartearen kontzertua, elizan.
  • 14:00. Nagusien bazkaria frontoian. Ondoren, Sua bikotearen ekitaldia.
  • 17:00. Tute txapelketa Taberna Zarran.
  • 18:00. M´Lomp taldearen kalejira.
  • 20:00. Donien Atxa bota.

Oharrak

  • Egitarauan aldaketarik egoten bada www.abadiño.org webgunean jakinaraziko da.
  • Barrakak Arzubia aparkalekuan egongo dira apirilaren 24tik maiatzaren 10era bitartean. Bidaia bat: 2,5€; bost bidaia: 10€. Apirilaren 28an eta maiatzaren 1ean, bidaia bat: 1,5€. Barraka gunea ahalik eta esparrurik inklusiboena izan dadin, ordutegi bat ezarri da zaratarik gabeko tarteak izan daitezen, egunero 15:00etatik 17:00era.
  • Kartel lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai jarriko dira www.abadiño.org web orrian apirilaren 21etik maiatzaren 26ra bitartean.
  • Apirilaren 27an eta maiatzaren 1, 2, 3, 9 eta 10ean Trañabarren kalea moztuta egongo denez, ordezko autobus geltokiak atonduko dira Erezena eta Arzubia kaleetan.
  • Gaueko tren zerbitzu berezia egongo da maiatzaren 2an eta 9an.
  • Udalak doako gaueko autobus bat jarriko du maiatzaren 2an eta 9an, herritarrek, eta bereziki herriko gazteek, San Prudentzio jaietara garraio publikoan eta modu seguruan joan ahal izateko. Autobusa orduro ibiliko da, 24:00etatik 04:00etara bitartean. Autobusa Andra Maritik irtengo da ordu puntuetan eta Traña-Matienatik laurden gutxiagoetan (Ibilbidea: Andra Mari-Muntsaratz-Zelaieta-Traña-Matiena).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!