San Trokaz jaiak

Dupla, Süne eta paella-jana Gerbas agurtu aurretik

Ekaitz Herrera 2025ko mai. 23a, 09:30

Sune (Airaka)

Traña-Matienako jaiak bateko eta udalerriko jai nagusiak besteko, abadiñarrak bost astez ibili dira jairik jai. Asteburu honetan amaituko dute sanprudentzioekin hasi eta santrokazekin amaituko den jai-sorta, dantzarien dantza saioa, txokolatada eta 'Gerbas'-en agurra tarteko. 

Ekitaldiok domekan izango dira, 18:00etan hasita, Txanporta plazan. Baina hitzordu horiek ailegatu baino lehenago askotariko ekitaldiak izango dituzte zain. Zapatuan, adibidez, paella-jana izango dute Ferialekuan, 14:30ean. Herriko eragile ugarik parte hartuko dute antolaketan.

Bestalde, iluntze partean musika ekitaldi ugariz gozatu ahal izango da Zelaietako kaleetan. 18:30ean, Orkresta elektrotxarangak gatza eta piperra ipiniko ditu jaizaleen gozamenerako. Gauean, sona handiko taldeek hartuko dute Txanporta plazako eszenatokia. Dupla eta Süne taldeek euskal musikagintzan boladan dauden abestirik dantzagarrienak joko dituzte oholtza gainean. Azkenik, DJ Kool musika-jartzaileak parrandazalerik gautxorienak ipiniko ditu dantzan, ordu txikiak arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!