Traña-Matienako lan heriotza salatzeko kontzentrazioa egingo dute eguaztenean

Anboto 2023ko urr. 24a, 13:28

Elkarretaratzea, bihar, urriak 25, izango da,Trañabarren etorbidean, arratsaldeko 19:00etan.

Sortuk, LAB sindikatuak eta Ernai gazte antolakundeak kontzentratzera deitu dute atzo Abadiñoko Rheinmetall enpresan gertatutako lan heriotza salatzeko. Traña-Matienan batuko dira, Trañabarren etorbidean, 19:00etan. Deitzaileek adierazi dutenez, urte hasi zenetik, Euskal Herrian 46 behargin hil dira lanpostuetan lanean ari zirela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!