Langile bat hil da Traña-Matienako Rheinmetall enpresan

Anboto 2023ko urr. 23a, 12:07

Ertzaintzak azaldu duenez, beharginak deskarga elektriko bat jaso du. Anbotok jakin ahal izan duenez, Traña-Matienako Rheinmetall enpresan gertatu da ezbeharra (lehengo Pierburg).

Behargin bat hil da gaur goizean, 09:50 inguruan, Traña-Matienako Rehinmetall enpresan (lehenego Pierburg) lanean zebilela. Segurtasun sailak jakitera eman duenez, langileak deskarga elektriko bat jaso du. Suhiltzaileak eta Osakidetzako helikopteroa bertatatu dira, baina ezin izan dute langilearen bizia salbatu. ELA sindikatuak sare sozialetan jakinarazi duenez, beharginak azpikontratatu gisa egiten zuen lan Electricidad Anboto enpresarentzat.

Rehinmetall enpresan ekoizpena eten egin dute, eta gainerako beharginak fabrika kanpoan daude momentu honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!