Abadiñoko Udalaren Bozermaile Batzordeak aho batez adierazi du bere atsekabea astelehenean Rheinmetall enpresan gertatutako lan istripuan hildako langilearen heriotzarengatik. Eta bat egin dute lan-istripu hau salatzeko bihar, urriak 25, egingo den elkarretaratzearekin. 19:00etan izango da Trañabarren etorbidean.
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eta Osalani heriotza horren arrazoiak argitzeko eskatu die, eta informazio hori hildakoaren senide eta adiskideei helarazteko.