[BIDEOA] Unai Moran abadiñarrak Nafarroako Iturmendi Saria irabazi du esprint indartsu bati esker

Anboto 2023ko uzt. 19a, 09:48

Café Dromedario-Flotamet taldeko kadetea bigarren kokatu da Bizkaiko Kopan.

Joan zen asteburuan IV. Iturmendi Saria lehiatu zuten izen bereko herriaren inguruan eta Café Dromedario-Flotamet taldeko Unai Moran nagusitu zen. Hamasei bat laguneko ihesaldiak helmugara arteko bidea egin zuen eta esprintean abadiñarra izan zen indartsuena. Azken metroetan erakutsitako indarra eta pedal kolpea ikustekoak dira.

Denboraldiko lehen garaipena du, hainbat bider atarian geratu ostean: Zizurkilen, Muskizen eta Getxon bigarren izan zen. Erregulartasun horri esker bigarren dago Bizkaiko Kopan, amaitzeko bost lasterketa geratzen direnean.

Neguan pistan aritzen da Moran eta han ere emaitza bikainak lortu ditu. Aurtengo apirilean urrezko eta brontzezko domina bana irabazi zituen kadete mailako Espainiako txapelketan.

Unai Moran podiumaren erdian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!