[BIDEOA]: Unai Moran abadiñarra bigarren Zizurkil sarian

Maialen Zuazubiskar 2023ko mar. 13a, 10:47

Asteburuan Zizurkilen jokatutako lasterketan Unai Moran abadiñarrak sasoi betean dagoela erakutsi du. Dromedario - Flotamet taldeko txirrindulariak bigarren postua lortu du Eñaut Urkaregiren atzetik. 

Txirrindulariek sei bat kilometrotako zirkuitu bati itzuliak eman behar izan zizkieten eta azken kilometroetan hamar txirrindulariko taldetxo batek aurrera egin zuen. Horien artean Unai Moran abadiñarra zegoen, eta bigarren postuan helmugaratzea lortu zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!