Abadiñoko Udalak deituta elkarretaratze isila egin dute gaur goizean, udaletxe aurrean. "Eskerrak eman gura dizkiegu euskal herritarrei; abadiñarrei batez ere. Ez dugu berbarik. Asko egin duzue gure alde. Berba egitea ere kostatzen da, baina ahaleginduko gara eskerrak ematen", esan du domekan hildako Mandiayeren osabak.
Bestalde, atzo Abadiñoko Udalak hiru dolu egun deitu zituen eta banderak haga erdian daude.