Atzo Abadiñoko Muntsaratz auzoan gertatutako ezbeharrean hildako adin txikikoaren familiari animo mezua bidali diote Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. "Mandiaye hil zaigu eta pailazoak ere triste, oso triste gaude eta bat egiten dugu sentitzen duzuen hutsunearekin eta bihotzeko minarekin. Gure laguntxoaren alaitasuna eta ilusioak sudurgorrion irri, kantu eta amets guztietan eramango ditugu beti. Gure besarkada beroak eta muxurik goxoenak zuentzat dira eta zuen lagun guztientzat", adierazi dute pailazoek.
Mandiaye, 10 urteko umea, baloiaren atzetik zihoala jausi zen errekara eta itota hil zen.