San Prudentzio pilota txapelketako bigarren finalerdiak jokatuko dituzte domekan

Anboto 2023ko apirilaren 21a

Zelaietako pilotalekua.

Zelaietako pilotalekuan buruz buruko eta binakako partidu bana egongo da ikusgai.

Abadiñoko San Prudentzio pilota txapelketa azken txanpan sartuta dago. Finalista batzuk erabakita daude: Iglesias zaratamoarra buruz buruz ,eta, Ibarloza markinarra eta Bullon zornotzarra binaka. Bigarren finalerdiak domeka honetan, 12:00etan, jokatuko dituzte Zelaietako pilotalekuan. Normalean Traña-Matienan jokatzen dira jardunaldiak, baina egun horretan Umeen Dantzari Eguneko ekitaldiak daudenez, Zelaietara eraman dituzte partiduak.

Buruz buru Uriartek eta Salcedok neurtuko dituzte indarrak. Gogoratu behar da aurten joko-sistema berezi bat probatzen ari direla buruz buru: 10 tantorako jokoak jokatzen dituzte, kantxa osoa eta lau eta erdia tartekatuz. Binakak, honako hau da partidua: Beitia-Arroita / Olaizola-Uzkudun.

Atxtxiki pilota eskolak antolatzen duen txapelketako finalak maiatzaren 1ean jokatuko dituzte, Traña-Matienako pilotalekuan eta jaien barruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!