Umeen Dantzari Eguna ospatuko dute apirilaren 23an Traña-Matienan

Anboto 2023ko api. 20a, 12:33

Domekan, apirilak 23, XVIII. Umeen Dantzari Eguna egingo dute Traña-Matienan. Ehunka ume dantzan arituko dira herriko kaleetan. Egun horretarako, egun osoko egitaraua antolatu dute Iluntze dantza taldeko kideek. 

12:00etan emango diote hasiera egunari, auzoko kaleetatik zehar egingo duten kalejiragaz eta dantza saioekin. Ostean, bazkaltzeko tartetxo bat hartuko dute eta arratsaldean, 17:00etan, alardea egingo dute Traña plazan. Alardean, dantzari guztiak batu eta dantza hauek egingodituzte: arku dantza, zinta dantza, kontrapas, txulalai, zapatain dantza, San Petrike, zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa eta txotxongiloa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!