Aitor Bizkarra Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren ateetan geratu da

Anboto 2022ko abe. 3a, 20:12

Gaur Bilboko Bizkaia frontoian aritu diren bertsolarien puntuazioek finaletik kanpora utzi dute abadiñarra.

Aitor Bizkarrak lehenengoz parte hartu du Bertsolari Txapelketa Nagusian eta finaletik pauso batera geratu da. Abadiñarrak 1.329 puntu batu zituen Durangoko eta Amurrioko saioetan. Bere lana amaituta, gaur Bizkaia frontoiko saioan gertatzen zenaren menpe zegoen abadiñarraren sailkapena. Azkenean, bederatzigarren geratu da, finaletik hiru puntura. 

Honako hauek dira abenduaren 18an lehiatuko den finalerako sailkatuak: Maialen Lujanbio, Alaia Martin (1.405,5), Aitor Mendiluze (1.387,5), Sustrai Colina (1.378), Beñat Gaztelumendi (1.373), Amets Arzallus (1.350), Nerea Ibarzabal (1.344,5) eta Joanes Illarregi (1.332). 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!