Aitor Bizkarrak bigarren postua lortu du Amurrioko finalaurrekoan

Anboto 2022ko aza. 19a, 19:58

Bertsolari abadiñarrak 651,5 puntu poltsikoratu ditu. Alaia Martinek irabazi du saioa, 676 puntugaz. 

Arratsalde honetan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalurrekoaren bigarren itzuliko saioa jokatu da Amurrion (Araba). Aitor Bizkarrak bigarren lekua eskuratu du. Alaia Martin irabazleagandik puntu gutxira geratu da abadiñarra. Honela geratu da sailkapena:

  1. Alaia Martin Etxebeste: 676 puntu
  2. Aitor Bizkarra Ruiz: 651,5
  3. Oihana Iguaran Barandiaran: 632,5
  4. Onintza Enbeita Maguregi: 632,5
  5. Agin Laburu Rezola: 624
  6. Miren Artetxe Sarasola: 595,5
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!