2.000 lagun elkartu dira gaur Durangoko Landako Gunean Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen itzuliko azken finalaurrekoan. Aitor Mendiluze izan da puntu gehien bildu dituen bertsolaria, 726,5 puntu. Saioa irabazita, bigarren itzulirako zuzeneko txartela lortu du eta Bilbon kantatuko du abenduaren 3an. Gaurko puntuazioak horrela geratu dira: Aitor Mendiluze 726,5; Beñat Gaztelumendi 716,5; Julio Soto 686; Aitor Bizkarra 677,5; Saioa Alkaiza 662; eta Eñaut Martikorena 636,5.
Aitor Bizkarra abadiñarrak azaroaren 19an Amurrioko saioan parte hartuko du.
Bigarren itzuliko saioak horrela geratu dira:
- Agin Laburu Rezola
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Alaia Martin Etxebeste
- Miren Artetxe Sarasola
- Oihana Iguaran Barandiaran
- Onintza Enbeita Maguregi
- Beñat Gaztelumendi Arandia
- Eñaut Martikorena Lizaso
- Julio Soto Ezkurdia
- Nerea Ibarzabal Salegi
- Sustrai Colina Acordarrementeria
- Unai Agirre Goia
- Aitor Mendiluze Gozalez
- Amets Arzallus Antia
- Joanes Illarregi Marzol
- Jone Uria Albizuri
- Maddalen Arzallus Antia
- Saioa Alkaiza Guallar