Logroñesek klubeko kamiseta bat oparitu zion Broncanori, bere izenagaz. Zenbakia, berriz, bederatzia, Unzuetak erabiltzen duena. Jokalariek publikotik jarraitu zuten gertaera.
Unzueta goi mailan dabil aurten SD Logroñesekin Lehenengo RFEF mailan. Orain arte hiru gol sartu ditu eta partidurik gehienetan titular jokatu du.