Iker Unzuetak SD Logroñes taldean jokatuko du aurtengo denboraldian

Anboto 2022ko abu. 12a, 17:00
Iker Unzueta Amorebieta taldeko entrenamendu batean. (Artxiboko irudia)

Lehenengo RFEF mailako taldea da.

SD Logroñes talde errioxarrak Iker Unzueta (Abadiño, 1998) fitxatu du aurrealdea indartzeko. Beraz, aurrelari abadiñarrak azkenengo denboraldi bietan bere etxea izan den Amorebieta kluba utziko du. 2020an heldu zen bertara Durangoko kulturala klubetik. Orduan Bigarren B Mailan zebilen. Denboraldi horretan Bigarren Mailara igo ziren. Unzuetak 24 partidu jokatu zituen bertan. Azkenean ezin izan zioten mailari eutsi.

Esker oneko agurra

Unzuetak esker oneko berbak ditu Amorebieta klubarentzat. "Inoiz ahaztuko ez ditudan bi denboraldien ostean agur esateko ordua heldu da. Orain bide desberdin bat hartuta, bidea eraikitzen jarraitu behar dut. Lehenik eta behin eskerrik asko taldea aurrera ateratzeko egunero lan eta lan ibili zaretenoi. Zelan ez, eskerrik asko astebururo harmailetan egon zareten guztioi, zuen bultzada eta berotasun barik ez zen berdina izango. Mila milioi esker zuei ekipo, momentu onetan eta txarretan hor egon zarete beti. Futbolean amets bat errealitate bihurtzeagaz batera, bihotzean betiko giltzapetuta egongo diren pertsonak daramatzat. Zorterik onena opa dizuet etorkizunean. Mila esker bihotzez. Aupa urdinak!", idatzi du bere sare sozialetan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!