David Broncanok Amorebietaren kamiseta jaso du Iker Unzueta jokalariaren antza hartu diotelako

Anboto 2022ko urt. 19a, 09:49

Broncanok umorezko bideo batekin erantzun dio erregaluari.

Konparazioak ez dira berriak. Orain hiru urte Durangoko Kulturalean zebilenean ere esaten zioten Iker Unzuetari David Broncano telebista aurkezlearen antza zuela. Alderaketak gehitu egin ziren Amorebietak fitxatu zuenean. Futbol klubeko pertsona batek Broncanok 'La Vida Moderna' irratsaioa egiten duen irrati kateko norbait ezagutzen zuen eta haren bitartez helarazi diote Amorebietaren kamiseta. Broncanok esker oneko eta umorez betetako bideo batekin erantzun dio erregaluari. Unzuetak, berriz, ez zuen ekimenaren berri eta atzo Amorebietako sare sozialetan ikustearakoan jakin zuen. "Sorpresaz" eta "umorez" hartu du kontua. Bere sare sozialetan ere mezutxo bat bidali dio Broncanori: "Nahi baduzu egunen batean [lana] trukatuko dugu", jarri du.

Iker Unzueta Amorebieta futbol klubeko jokalaria.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!