Joan zen urtean, Silvia Triguerosek hirugarren aldiz segidan irabazi zuen Tor des Geants, 340 kilometro eta 31.000 metroko desnibel positiboa dituen proba gogorra. Aurten ezin du lasterketa irabazi, baina goraipatzeko moduko bigarren postua eskuratu du. Honako hau izan da bere denbora: 84 ordu 58 minutu eta 55 segundo.
Lasterketako irabazlea Sabrina Verjee britainiarra izan da ia bost ordu gutxiagorekin (80.19.38). Sandrine Beranger frantziarrak osatu du podiuma.
Silvia Trigueros helmugan (Argazkiak: Agencia Zzam | Roberto Roux)