San Prudentzio jaiak 2022

[BIDEOA] Denboraldiko lehenengo parranda hasteko prest

Ekaitz Herrera 2022ko api. 27a, 13:53

Arratsalde honetan Traña-Matienako jaiak hasiko dira. Urte bian bertan behera utzi behar izan eta gero, aurtengoak eskualdeko lehenengo jai jendetsuak izango dira. Bai denboraldiko lehenengoak direlako eta baita osasun murrizketa barik ospatuko direlako.

Txosnagunea eta tabernak azken ukituak ematen ari dira auzora hurbiltzen den jendea hartzeko. Tabernariek ondo pasatzeko deia egin dute, baina parrandara doazenei eskatu diete errespetuz eta behar bezala portatzeko. Barrakak ere prest daude, ohi bezala, Solaguren kalearen ondoko aparkalekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!