San Prudentzio jaiak 2022

[EGITARAUA]: Traña-Matienako jaiak

Apirilak 27, eguaztena

18:00 Kuadrilla guztien bilera Trañako zubian Donien Atxa ekartzeko.
20:00 Donien Atxa jasotzea. Giroa alaitzen, Ustekabe fanfarrea, Iluntze taldearen dantza saioa, eta urteko lagun ospetsua saritzeko ekitaldia.

Apirilak 28, eguena, SAN PRUDENTZIO

11:00-14:00 Abentura Parkea Traña plazan. 12tik16 urtera artekoentzat.
16:00-18:00 Abentura Parkea Traña plazan. 12tik 16 urtera artekoentzat.
17:30 Familia antzerkia, ‘Zuhaitzak landatzen zituen gizona’ (Gorakada antzerki taldea), Errota Kultur Etxean. 6 urtetik aurrera. Gonbiteak eskura egongo dira apirilaren 19tik aurrera Errota Kultur Etxean (gehienez 4 sarrera pertsonako).

Apirilak 29, barikua

17:15 Haurrentzako entzierroa Traña plazan.
19:30 Txupinazoa txosnen gunean Abadiño Sokatira taldearen eskutik. Ondoren, parrillada Traña plazan.
22:00 Kontzertua: Marabao y Tú (Platero y Tú tributua), Pedrá (Extremoduro tributua) eta Kaos Etiliko, Traña plazan.

Apirilak 30, zapatua

10:00 Kickboxing opena Traña-Matienako kiroldegian. Fexmack taldeak antolatuta.
14:30 Herri bazkaria Traña plazan. Ondoren, kuadrillen arteko jokoak Traña plazan. Txosna batzordeak antolatuta.
19:00 Mozorro kalejira Sugarri fanfarreak alaituta Trañabarren kalean.
20:00 Kontzertua: Lua Madi, Traña plazan.
22:15 Ikuskizun piro-musikala. Tren geltokiaren ondoan. Euria edo haizea bada, hurrengo zapatura atzeratuko da.
23:00 Jaialdia: Akerbeltz, Traña plazan. Atsedenaldian, playback-a. Txosna batzordeak antolatuta.
23:00 Kontzertua: Dj Danny Meip, Dj Cristian Piornedo, Dj Dani Borge eta Dj Andoni Pacheco, Trañabarren etorbidean.

Maiatzak 1, domeka

Goizean, Geu Be taldeak Eusko Labeleko txahal bat erreko du Traña plazan. Euria bada, eskolako aterpean.
10:00 Artisautza azoka eskoletako aterpean. Abadiñoko emakume artisau-sortzaileak antolatuta.
12:00 Herri kirolak Traña plazan. Euria bada, frontoian.
17:00 San Prudentzio pilota txapelketako finala. Sociedad Pelotazale Atxartek antolatuta.
17:30 Magia ikuskizuna Imanol Ituiñoren eskutik Traña plazan.

Maiatzak 6, barikua

16:45 Txiki merienda merkatu plazan.
17:15 Diskofesta: Dj Kaktus merkatu plazan.
21:30 Kontzertua: Gozategi, State Alerta eta Estutu, Traña plazan.
22:00 Bertso saioa Errota Kultur Etxean. Bertsolariak: Igor Elortza, Jone Uria, Amets Arzallus eta Txaber Altube. Gai jartzailea: Igor Galarza. Gonbiteak eskura egongo dira apirilaren 25etik aurrera Errota Kultur Etxean (gehienez 2 sarrera pertsonako).

Maiatzak 7, zapatua, GAZTE EGUNA

11:30 Izena ematea paella txapelketan merkatu plazan.
12.30 Iluntze dantza taldearen kalejira eta alardea Traña plazan. Euria bada, frontoian.
14:30 Txupinazoa eta herri bazkaria Traña plazan. Ondoren, Gazte Eguneko jokoak Traña plazan. Euria bada, eskolako aterpean. Traña-Matienako Gazte Asanbladak antolatuta.
16:00 Ugasio txapelketa, merkatu plazan.
17:30 Izena ematea tortilla txapelketan merkatu plazan.
18:30 Kalejira Sakatu taldeagaz. Txosna batzordeak antolatuta.
22:30 Kontzertua: Nikotina, McOnak, Dj Txusti eta Inshore Music, Traña plazan.
23:00 Jaialdia: Macro Km 69, Trañabarren etorbidean.

Maiatzak 8, domeka

11:00-13:30 Umeentzako jolasak Traña plazan. Euria bada, frontoian.
13:30 Perretxiko pintxoen dastatzea Pinoko plazan. Geredixa mikologi elkarteak antolatuta.
14:00 Jubilatuen bazkaria. Udalaren Gizarte Ongizate Arloak antolatuta.
16:00-19:30 Umeentzako jolasak Traña plazan. Euria bada, frontoian.
17:30 Show cooking eta Txiki Txef Zigor Iturrietagaz Traña plazan. Txosna batzordeak antolatuta. Janari eta arropa bilketa solidarioa Zaporeak elkartearentzat.
20:00 Donien Atxa kentzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!