Gaur hasiko dira Abadiñoko San Prudentzio jaiak. Donien Atxa jarrita emango diote hasiera 2022ko Traña-Matienako jaiei. Abadiñoko Udalak eraso matxistarik gabeko jaiak aldarrikatu ditu eta eraso matxisten aurkako gida argitaratu du. “Bi urte daramatzagu jaiak ospatu ezinda, eta askatasunean, berdintasunean eta segurtasunean gozatu gura ditugu egun hauek. Ez dugu eraso matxistarik gura, eta herritarrei inplikatzeko eta adi egoteko eskatzen diegu, gure gizartean eta gure herrian lekurik ez duten jokabide horiek saihesteko”, azaldu du Rosa Miguel Pérez Berdintasun eta Aniztasun zinegotziak.
Erasoren bat gertatuz gero, biktimak ondorengo telefono zenbaki hauetara deitu ahalko du: Gizarte Zerbitzuak 94 620 04 92, Berdintasun saila 94 466 94 20, Udaltzaingoa 94 621 55 33, Larrialdiak 112 eta Satevi 900 840 111.
Bestalde, txosnagunean ere erasoen aurkako protokoloa izango da lehenengoz. Eta erasoren bat gertatuz gero, protokolo hori martxan jarriko dute.