[BIDEOA] Abadiñoko Saskibaloi Taldean emakumeen talde berria sortu dute eta ligan estreinatzeko "gogotsu" daude

Anboto 2022ko ots. 16a, 09:37

Abadiñoko Saskibaloi Taldearen barruan emakumeen taldea sortu dute. 19 bat jokalari batu dituzte. Momentuz entrenatzen ari dira eta hurrengo denboraldian Bizkaiko ligan izena ematea da helburua.

Iraide Jimenez Greño (Durango, 2004) da taldeko jokalari bat. Aurretik Tabirakon eta Berrizen aritutako joko-antolatzaileak talde berriaren gaineko xehetasunak eman ditu. Barikuko alean berari egindako elkarrizketa eta saskibaloi taldeari buruzko artikulua argitaratuko ditu ANBOTOk.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!