Abadiñoko Mahai Tenis Kluba Espainiako Lehen Mailan dago jadanik

Anboto 2021ko urr. 4a, 11:07
Talde nagusia osatzen dutenen irudia.

Aspalditik lantzen ari zen proiektua da, eta denboraldi honetan, azkenean, gauzatu da.

Abadiñoko Mahai Tenis Klubak badu talde bat Lehen Maila Nazionalean. Aspalditik lantzen ari zen proiektua da, eta denboraldi honetan, azkenean, gauzatu da, Abadiñoko Udalaren laguntzarekin, besteak beste. Kike Irineu (Abadiño), Javi Garcia (Basauri) eta Kazeen (Iruñea) jokalariek osatzen dute taldea, guztiak ere ibilbide eta garaipen zerrenda luzeko jokalariak.

Duela bi urte hasi zuen bere ibilbidea, ikasleen eta federatuen artean dagoeneko 43 kide dituen Abadiñoko Mahai Tenis Klubak. Denbora tarte horretan, arrakasta handia lortu du eskola-ligan, bai bakarka, bai taldeka. Gainera, aurten bertako talde batek lehen euskal mailara igotzea lortu du, Abadiño Lauko taldeak, federatu gisa egin duen lehen urtean. 

“Klub gaztea da, baina denbora gutxian garaipen garrantzitsuak lortu ditu. Lehen mailako talde bat izatea, inolako zalantza barik, motibazio gehigarria izango da gainerako taldekideentzat eta kirol diziplina hau ezagutu gura dutenentzat”, azaldu du Patxo Campo Abadiñoko Udaleko kirol zinegotziak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!