Kike Irineu abadiñarra hirugarren kokatu da estatu mailako ranking-ean, asteburuko emaitza onari esker

Anboto 2020ko mar. 5a, 13:11
Kike Irineu podiumeko eskumako aldean, Valladoliden.

Valladoliden jokatutako txapelketan podiumera igo da, puntu baliotsuak batu ditu eta sailkapenean gora egin du.

40 urtetik gorakoen mailan hirugarren amaitu zuen Basauriko mahai tenis taldean dabilen abadiñarrak. Emaitza on horri esker lortu du ranking orokorrean hirugarren kokatzea, Carlos Javier Gonzalezen eta Javier Garcia taldekidearen atzetik.

Abadiñon, nesken talde berria

Ireneu Abadiño mahai-tenis taldeko jokalaria izan zen hainbat urtez eta bere talde ohia ere albiste da egunotan. Sare sozialetan iragarri dute kimu mailako nesken taldea sortuko dutela Elene Diaz, Nahia Curiel eta Irati Fernandez gazteekin.

Kimu mailako taldea berria: 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!