Ekaitz Molinak Gernika futbol taldeagaz fitxatu du

Maialen Zuazubiskar 2021ko uzt. 14a, 12:19
Artxiboko irudia.

Futbolari abadiñarrak hirugarren mailan jokatuko du. 

Ekain amaieran Ekaitz Molina abadiñarrak sare sozialetan adierazi zuen Amorebietari agur esango ziola, taldeak ez baizion kontratua berritu. Gaur, berriz, Gernika Futbol Klubak jakitera eman du erdilari abadiñarra fitxatu dutela. "Taldeari laguntzen hasteko irrikitan nago", aitortu du Molinak. 

Molinak azken bi denboraldiak Amorebietan jokatu ditu, Bigarren B mailan. Eta aurretik Kulturalean aritu zen. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!