Abadiñoko Udalak Zelaieta eta Muntsaratz arteko hiri zeharbidearen proiektua onartu du

Anboto 2021ko api. 1a, 11:00

Muntsaratz auzorako sartu-irtenetarako biribilgune bat, espaloi berriak eta argiteria jartzea barnebiltzen ditu proiektuak. Lanak gauzatzeko 2,2 miloi euroko aurrekontua aurreikusi dute. Gobernu Taldeak proiektua babestu da egitasmoa. EH Bildu horren kontra agertu da. 

Abadiñoko alkate Mikel Garaizabalek gogoratu du urte askoan landu den proiektua dela, orain, udalak onartu duena. Gaineratu du, Zelaietatik Muntsaratzera joango den zeharbidearen proiektuak "herritarren bizi kalitatean nabarmen eragingo" duela. Muntsaratz auzoaren sarreran biribilgune bat eraikiko da eta zeharbide guztian zehar espaloiak zabalduko dira, argiteria berriztuz.  Abadiñoko Independieenteen (AI) bozeroalea eta alkateordea den Javier Crespok ere "lehentasunezko" proiektutzat jo du. Trafikoa mugatuko dela gogoratu du.

Abadiñoko EH Bilduk proiektuaren gabezi nagusi bi arrazoitu ditu bere jarrera azaltzeko. Azaldu dutenez, "lanek milioi bat euroko gainkostua izango du. Hala ere, ez du Abadiño eta Atxondo lotuko dituen bidegorri sarerik aurreikusten eta ez du Irazola auzoko inundabilidadea konpontzen". Argitu dutenez". Mugiokortasuna eta ingurumena "arlo estrategikoak" diren heinean, "nahitaezkoa" da aspektu horiek proiektuan txertatzea kualizo abertzalearen ustean. Era berean, argitu dutenez, "Irazola auzoko inundabilitate arazoak konpontzeko beharrezkoa da  zeharbide horren azpitik doan hodia zabalagoa den beste batengatik aldatzea". 

Orain urte batzuk Bizkaiko Foru Aldundiak, EAJk eta AIk adostutako hitzarmenaren barruan, bere gain hartu zuen Abadiñoko Udalak Zelaietatik Atxondoraino doan errepidearen jabetza. Hartara, udalak obra gauzatzeko eta errepidea "ganoraz" jartzeko aldundiak 1,2 milioi euro aurreratzea adostu zuten, EH Bilduk gogoratu duenez. "Hala ere, mantenua udalaren gain geratu zen, urtean, 60.000 euro. Gainera, negoziazioa proiektrua eskuartean izan gabe egin zen. Bada 1,2 milio euroko aurrekontua 2,2 milioikoa bilkatu da egitasmoa idatzi ondoren", kritikatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!