Zelaietatik Atxondoko mugaraino doan foru errepide zatia Abadiñoko Udalaren esku utzi du Aldundiak

Jone Guenetxea 2019ko eka. 5a, 11:22

BI-3336 foru errepidearen 2.250 metro luzeko tarte horretan, Muntsarazeko sarreran, biribilgunea eraiki gura du udalak. Auzotarrak kexu izan dira semaforoek sortzen duten "arriskuarengatik".

Zelaietatik hasi eta Atxondoko mugaraino doan errepide zatia Abadiñoko Udalaren esku gelditu da hitzarmen baten bidez. Prentsa oharrean azaldu duenez, Abadiñoko Udalak errepide zati horretan hainbat hobekuntza egiteko asmoa du, "dagoeneko onartuta daukan 1,2 milioi euroko proiektu bategaz".

Behin errepide-zatiaren jabe egin ondoren, udalak posible du trafiko astuna debekatzea eta biribilgune berriak egitea Muntsaratz eta Zelaietako sarreretan auzo horietarako sarbideak hobetzeko, Jose Luis Navarro jarduneko alkateak azaldu duenez.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!