Grebaren helburuekin "osoki" bat egiten dutela esan dute Abadiñoko EAJk eta Independenteek, adibidez, "1.080 euroko gutxieneko pentsioak izateko eskariagaz; baita 2011an eta 2013an izandako pentsio murrizketak kentzeko eskariekin". Dena den, greba ez babestea erabaki dute, atzean, EH Bilduren "instrumentalizazioa" eta grebaren "erabilera argiki partidista" daudela iritzita. Bestalde, Abadiñoko gobernu taldeak atzera bota du EH Bilduk udal langileen lan-baldintzak hobetzeko asmoz erregistratutako mozioa.