Abadiñoko EH Bilduk mozioa erregistratu du "herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetu eta udaletxeko langileen eskubideak" bermatzeko helburuagaz

Anboto 2020ko urt. 21a, 18:31

Alderdi subiranistaren ustetan Abadiñoko Udalak "ez du bere zerbitzuen eraginkortasuna neurtzeko edo hobetzeko planik".

"Abadiñoko Udalak badu zer hobetu" adierazi du Abadiñoko EH Bilduk ohar batean. Mozioan udalari bi eskaera zehatz egin dizkio alderdi subiranistak: udaletxeko giza baliabideak arrazionalizatzeko plana egitea, eta udaletxearen eraginkortasuna eta produktibitatea neurtzeko eta hobetzeko plan bat egitea. "Plan hauek ez edukitzearen ondorioak herritarrok eta udaletxeko langileok pairatzen ditugu. Besteak beste, %55eko interinitatea dago eta ez dago OPEak egiteko inolako plangintzarik, edo udaletxeko langileei dagokionez, ezin dute Udalhitzen (udal langileriaren konbenioa) agertzen diren neurriez baliatu".

EH Bilduren arabera, beraiek proposatzen dituzten planak berme juridikoa dute, eta "erabat gomendagarriak" dira, beraien eskariz Eudelek egindako eta udaletxeko idazkaritzak eginiko txostenen arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!