Astxikiko pagoak zutik dirau

Anboto 2019ko mai. 13a, 15:13

2016an Astxikiko pagoa auzolanean zutundu zuten. Hiru urte beranduago, pagoak zutik darrai. (Argazkiak: Imanol Marrodan)

Haizeak bota zuen Astxikiko pago mitikoa orain hiru urte. Urkulutxiki deitzen da inguru hori, Astxikiko ezkina batean dagoena, eta Atxartetik oinez joatea posible da. 

Abadiñarrez osatutako talde batek 2016ko irailaren 24an auzolanean birlandatu zuen. Lan aparta egin zuten, hiru urte beranduago zuhaitzak zutik dirau eta. Imanol Marrodan argazkilariak ateratako irudi hauetan pagoa osasuntsu dagoela ikus daiteke. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!