Astxikiko pago mitikoa bota du haizeak

Anboto 2016ko ira. 17a, 18:02

Anbotoko mendikatearen paisajeko elementu bitxietako bat zen Astxikiko pagoa. Mendi gailur ondoan, urrunetik ere ikusi edo bereizten zen arbola.

Egunotako haizearen eraginez, jausi egin da pagoa. Urkulutxiki deitzen da inguru hori, Astxikiko ezkina batean dagoena, eta Atxartetik oinez joatea posible da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!