Abadiñoko bizilagunek OHZ zerga jaisteko eskaeraren alde mobilizatzen jarraitzen dute. Urriko osoko bilkuran aurkezturiko mozioak ezezkoa jaso ostean, aurrerantzean zer egin erabakitzeko batzarra deitu dute eguenerako. 1.400 lagunen babesa jaso zuten mozioak. Abadiñoko Independenteek eta EAJk osaturiko udal gobernuko kideek ezezkoa bozkatu zuten, beraz, mozioa ez zen onartu.
Batzarrean egungo egoeraren balorazioa egingo da, eta aurrera begira egin daitezkeen "urrats edo mobilizazioak" aztertuko dira.