Ainhoa Urien: "Itzela izan da Astelena beteta ikustea"

Jone Guenetxea 2018ko mar. 25a, 18:49

Gaurkoa egun gogoangarria izan da Ainhoa Urienentzat. Pilotari abadiñarrak Master Cup txapelketa irabazi du Amaia Vicariorekin batera, promozio mailan, Eibarko Astelenan.

"Pozik nago laurok ondo jokatu dugulako eta gustura sentitu naizelako", azaldu du pilotari abadiñarrak. Giro aparta izan da pilotalekuan. Lepo bete da Astelena eta pilotazale batzuk kanpoan gelditu dira. "Itzela izan da Astelena beteta ikustea", azpimarratu du abadiñarrak. Hala ere, kanporaketetan frontoiak hutsik izan direla eta ildo horretan lan handia egin behar dela gogoratu du Urienek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!