Ainhoa Urienek eta Amaia Vicariok jantzi dute txapela Master Cupean

Jone Guenetxea 2018ko mar. 25a, 14:27
@Emakumeen Master Cup

Promozio mailan, Ainhoa Urienek eta Amaia Vicariok jantzi dute txapela, Oihana Orbegozori  eta Alaitz Badiolari  22-20 irabazi ostean. Astelena beterik eta giro itzela edizio historikoan. 

Astelenan jokatu den lehen finala izan da promozio mailakoa. Partida lehiatua izan da, baina urdinak, gerora txapeldunak, hasieratik aurrea hartu dute markagailuan. Urdinak aurretik joan dira partida ia osoan, 4 tantora berdindu dutenera arte. Hala ere, estu hartu dituzte azpeitiarrek Urien eta Vicario. Finalaren amaieran, 15 eta 19koaren ondoren, Orbegozok arriskatzen jarraitu du eta gerturatu egin dira, hemeretzina berdintzeraino. Baina hor Urien abadiñarraren ausardia agertu da; bera izan da azken tantoetan protagonista: urdinen azken bi tantoak egin ditu; tanto ikusgarriak, gainera. 

Historikoa izan da gaurko finala, edonondik begiratuta ere. Harmailak pilotazalez lepo egon dira, eta giro itzela izan da partida aurretik, bitartean eta baita ostean ere.

 

Bestalde, lehen mailan Arrizabalaga eta Etxaniz dira Master Cupeko irabazleak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!