Emakume Master Cupeko finalera sailkatu da Ainhoa Urien abadiñarra

Markel Onaindia 2018ko mar. 18a, 18:32

Oñatin jokatu dira finalerdietako partiduak, eta pilotalekua bete egin da neskak pilotan ikusteko.

Ainhoa Urienek Amaia Vicario azpeitiarragaz osatu du bikotea, eta 18-12 irabaztea lortu dute promozio mailako finalerdia. Bestalde, Amaia Araiztegi mallabiarrak galdu egin du lehen mailakoan, eta ezingo da finalean egon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!