Silvia Trigueros gailendu da Basque Ultra Trail-eko bigarren proban

Anboto 2017ko mai. 7a, 13:28

Barikuan hasi eta gaur amaitu da Basque Ultra Trail Series lasterketaren bigarren proba. Emakumeetan Silvia Trigueros abadiñarra izan da onena: Gasteiz eta Iruñea artean burutu duten 130 kilometroko lasterketa 20:03:43ko denbora burutu du Triguerosek. Zirkuitu horretako lehenengo lasterketa ere irabazi zuen Triguerosek, otsailean.

"Sentsazio oso onak izan ditut" adierazi du Triguerosek helmugan, "hasieratik nire erritmoan joan naiz, eta asko disfrutatu dut ibilbideagaz".

Triguerosen atzetik, bigarren eta hirugarren postuetan sailkatu dira Nerean Martinez eta Agurtzane Argiarro. Gizonetan, Carlos Garcia izan da lehena, Imanol Aleson bigarrena, eta Oscar Perez de Nanclares hirugarrena.

Lau probak osatzen dute Basque Ultra Trail Series zirkuitua. Hirugarrenak Iruñea eta Donostia (120 km) lotuko ditu abuztuaren 4tik 6ra bitartean. Azkenengo Ultra Traila Donostian hasi eta Bilbon amaituko da (140 km) urriaren 8an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!