Bart gauerdian irten ziren parte hartzaileak. 110 kilometrotan 10.500 metroko desnibel positiboari aurre egin behar izan diote. Gorbea eta Zaldiaran gainak gainditu behar izan dituzte, besteak beste. Emakumeetan Silvia Trigueros abadiñarra izan da onena 17.18.17ko denboragaz. Nerea Martinez sailkatu da bigarren: 17.37. Hasiera-hasieratik lasterketa buruan joan da Trigueros. Lehenengo kilometroetan Martinezek gertutik jarraitu dio, baina apurka-apurka bien arteko aldea areagotzen joan da. Lasterketa "asko gustatu" zaiola adierazi du abadiñarrak eta bigarrenean ere parte hartzeko asmoa duela. Gizonetan Dani Aguirrek irabazi du: 12.42.
Lau probak osatzen duten zirkuituko lehenengoa izan da gaurkoa. Bigarrena maiatzaren 5etik 7ra bitartean da: Gasteiz-Iruñea (130 km). Hirugarrenak Iruñea eta Donostia (120 km) lotuko ditu abuztuaren 4tik 6ra bitartean. Azkenengo Ultra Traila Donostian hasi eta Bilbon amaituko da (140 km) urriaren 8an.
Silvia Trigueros helmugaratu ostean lasterketaren nondik norakoak kontatzen: