Dendak Bai, Abadiñon bi merkataritza-gune berri zabaltzearen kontra

Anboto 2016ko api. 4a, 14:09

Prentsa oharra zabaldu du Dendak Bai Durangaldeko merkatarien elkarteak, "Abadiñon bi supermerkatu berri zabaltzearen kontrako jarrera" adieraziz.

Saltoki handi horien irekieraren kontra, hainbat argumentu ematen ditu merkatarien elkarteak, komunikabideetara bidali duen idatzian: "80 lanpostu sortuko direla diote, baina ez dute kontuan hartzen zer baldintzako lanpostuak izango diren, ezta saltoki horien irekierak zenbat lanposturen zeharkako galera ekarriko duen ere".

Durangaldeko merkataritza txikiaren alde lanean jarraitzeko asmoa duela dio Dendak Bai elkarteak, eta konpetentzia askea defendatuko dutela, betiere, "herritarren edo enpresa txikien eskubideak urratzen ez badira".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!