Bizkarrak txapeldunari dagokion garaikurra jaso du Donostian

Anboto 2012ko ots. 7a, 08:27

Zapatuan, Donostiako Amara Plaza hotelean egindako sari banaketa jaialdian jaso zuen Gorka Bizkarrak (Laubideta triatloi taldea) Euskadi-Nafarroa zirkuituko irabazlearen garaikurra.

Zapatuan, Donostiako Amara Plaza hotelean egindako sari banaketa jaialdian jaso zuen Gorka Bizkarrak (Abadiñoko Laubideta Triatloi Taldea) Euskadi-Nafarroa zirkuituko irabazleari dagokion garaikurra.

 

Nafarroako federazioaren laguntzagaz EuskadikoTriatloi Federazioak antolatuko jaialdian duatloi eta triatloi zirkuituetako aurtengo irabazleei zegozkien garaikurrak banatu zituzten. Abadiñoko Laubideta Triatloi Taldeko Gorka Bizkarraz gainera Saioa Olite eta Luis Maria Urizar gipuzkoarrak duatloian eta Ane Ziaran gipuzkoarra triatloian saritu zituzten. Taldekako sailkapenari zegokionez, Garraitz Triatloi Talde bizkaitarrak (duatloian) eta Antxintxika Triatloi Taldea gipuzkoarrak (triatloian) jaso zuten trofeoa.

 

Iaz denboraldi itzela osatu zuen abadiñarrak. Bizkaiko Triatloi Zirkuitua ere irabazi zuen eta Distantzia Olinpikoko Triatloian Euskadiko txapeldunorde geratu zen. Horrez gainera, Ebro Garaiko triatloia irabazi zuen eta bigarren geratu zen Suances, Castro Urdiales, San Esteban de Pravia eta Debako triatloietan. Ondarroan hirugarren sailkatu zen.

 

Iazko zirkuituari zegokion saria jaso berri duen arren, Bizkarrak asteburu honetan ekingo dio 2012 denboraldiari Barakaldoko duatloiagaz.

 

Gorka Bizkarra irudietan (ezkerretik hasita hirugarrena)

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!