Euskadi-Nafarroa Triatloi Zirkuitua Bizkarrarentzat

Anboto 2012ko urt. 26a, 09:27

Denboraldia irailean amaitu zen arren, asteon argitaratu du triatloi federazioak Euskadi-Nafarroa Triatloi Zirkuituko sailkapen ofiziala, eta Abadiñoko Laubideta triatloi taldeko Gorka Bizkarra izan da txapeldun

Denboraldia irailean amaitu zen arren, asteon argitaratu du triatloi federazioak Euskadi-Nafarroa Triatloi Zirkuituko sailkapen ofiziala, eta Abadiñoko Laubideta triatloi taldeko Gorka Bizkarra izan da txapeldun. 

 

Otsailaren 4an Donostiako Amara Hotelean egingo duten jaialdian jasoko du irabazleari dagokion garaikurra. Oso pozik dago Gorka Bizkarra. Adierazi duenez, orain lau urte triatloien munduan murgildu zenetik bere buruari ipinitako helburua bete du Euskadi-Nafarroa Triatloi Zirkuitua irabazita.

 

Emakumeetan Laubideta triatloi taldeko Uribarri Eguia izan da eskualdeko ordezkari onena 15. tokian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!