N-634 errepidea zarratuta Zornotzan, txirrindulari batek istripua izan ondoren

E.H. 2026ko uztailaren 25a

Erreiak noranzko bietan daude zarratuta. Txirrindularia helikopteroz eramango dute ospitalera. 

10:15 aldera trafiko istripua gertatu da Zornotzan, Euba eta Berna artean. Segurtasun Sailaren arabera, txirrindulari bat zauritu da N-634 errepidean, eta Ertzaintzak ikerketa hasi du istripuaren kausa harrapaketa bat izan ote den argitzeko. Trafikoa moztuta dago noranzko bietan. Txirrindularia helikopteroz eramango dute ospitalera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!