1951.eko apirilaren 15ean debutatu zuen San Mamesen Carmelo Cedrunek, eta Carmelo Cedrunek 404 partida jokatu zituen guztira. Jose Angel Iribar handiari eman zion lekukoa, gero. Cedrun, Hamaika Abarkadunak lez ezagutzen den Athleticeko talde ezaguneko kidea izan zen. Athleticekin Ligan jarraian jokatutako partiduen errekorra izan zuen 2019ra arte; 1952 eta 1957 bitartean 132 partidu kateatu zituen zornotzarrak jarraian. 2019 hartan zaleek omenaldi hunkigarria egin zioten zornotzarrari San Mamesen.
1954. urtean Espainiako selekzioagaz debuta egin zuen, eta 62ko Txileko Munduko Txapelketan bi partida jokatu zituen. Andoni Cedrun Athleticeko atezainaren aita ere bazen.