Benito, Nazabal eta Arribillaga dira Master Kaiolako aurtengo txapeldunak

J.D. 2026ko ekainaren 22a

Sari banaketaren irudia. (Argazkiak: Master Kaiola)

Zapatuan jokatu ziren finalak, Zornotzako Amorebieta IV pilotalekuan.

Master Kaiola txapelketak baditu aurtengo txapeldunak. Emakumeetan etxeko ordezkariak jantzi zuen txapela, Irati Benitok. Pilotari zornotzarrak 22-13 hartu zuen mendean Rey. Gizonetan final bi jokatu ziren. Gazte mailan Nazabalek 22-17 irabazi zion Aldazi. Nagusietan, Arribillaga geratu zen txapeldun, Beitiari 22-12 irabazita.

Irati Benito urdinez, eta Rey.

Nazabal gorriz, eta Aldaz.

Arribillaga urdinez eta Beitia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!