Irati Benito zornotzarrak Master Kaiola txapelketako finala jokatuko du

Anboto 2026ko ekainaren 17a

Irati Benito -eskuman- Agirrebeitiaren kontra jokatutako finalerdian. (Argazkia: Master Kaiola)

Zornotzako txapelketan etxeko batek jantzi dezake txapela.

Zornotzako Lau eta erdiko Master Kaiola pilota txapelketa amaitzer dago. Finalak zapatuan, 17:30etik aurrera jokatuko dira. Afizionatuetako pilotari onenetakoak ikusteko aukeraz gainera, zornotzarrek beste pizgarri bat ere badute finalak ikustera joateko. Etxeko pilotari batek jantzi dezake txapel bat: Irati Benito zornotzarrak. Lagun Onak klubeko pilotariak Alde Zaharra klubeko Rey izango du aurkari.

Joan zen asteko finalerdietan Benitok 22-4 menderatu zuen Aguirrebeitia. Reyk Crespo kanporatu zuen: 22-14.

Ondoren gizonen bi final jokatuko dira. Gazte mailan Nazabal eta Aldaz pilotarien artean dago txapela. Nagusietan, berriz, Beitia eta Arribillaga heldu dira finalera. Azken hauek eskualdeko pilotariak kanporatu zituzten finalerdietan. Arribillagak 22-11 irabazi zion Ituarte atxondarrari eta Aldazek 22-15 menderatu zuen Zornotzako Lagun Onak klubeko Torralba.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!