Aldundia: "Erabakiak arretarik onenaren eta egokitasunaren irizpideari erantzuten dio, inola ere ez diskriminazioari"

Ekaitz Herrera 2026ko maiatzaren 18a

"Lekualdaketa ez zaio adin-kontu huts bati zor", baizik eta "kontrara, arreta egokituagoa, prebentziozkoa eta segurua ziurtatzeko asmoari", arrazoitu du Aldundiak.

Zornotzako familia batek Bizkaiko Foru Aldundiaren kontrako auzibideak hasi dituela eta, Aldundiak bere arrazoiketa kaleratu du: defendatu dutenez, Nafarroa Zentroko erabiltzailea "foru-profesionalen txosten teknikoek zein zentroko gerentziak" halaxe gomendatuta lekualdatu dute, hain zuzen ere, "egungo beharretara egokitutako arreta bermatzeko aukerarik egokiena dela" iritzita. Horregatik, Aldundiaren esanetan, "lekualdaketa ez adin-kontu huts bati zor", baizik eta "kontrara, arreta egokituagoa, prebentziozkoa eta segurua ziurtatzeko" asmoari.

Halaber, Aldundiak gaineratu du mota horretako erabakiak "irizpide teknikoetan, profesionaletan eta baliabidearen egokitasunean oinarrituta" hartzen direla, eta Zornotzako erabiltzailearen kasua ere ildo horretan kokatu dutela: "Bizkaiko Foru Aldundiak ulertzen eta errespetatzen ditu familiaren zalantzak eta kezkak, baina bere azken erantzukizuna da behar duten pertsonak ahalik eta modurik onenean zaintzea, babestea eta laguntzea. Kasu honetan hartutako erabakia, hain zuzen ere, konpromiso horren barruan kokatzen da", azpimarratu du Aldundiak. "Ondorioz, erabaki horrek arretarik onenaren eta baliabidearen egokitasunaren irizpideari erantzuten dio, eta inola ere ez diskriminazio, ezeztasun edo utzikeria egoerei", gaineratu dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!